Berria egunkariaren we-gunearen kalitatea

 BERRIA WEB-GUNEAREN KALITATEAREN AZTERKETA


Berria egunkariaren web-gunearen kalitartea aztertuko dugu, ebaluazio txiki bat osatuz. Ebaluazio hau egiteko, web-gunearen ikusgaitasuna, edukia, erabilgarritasuna eta irisgarritasuna aztertuko ditugu. 

Google bilaketetan lehenengo postuan agertzen den aztertzen du ikusgaitasunak. Esan beharra dago, euskaldun batek “berria” hitza bilatuko bazuela Google-eko bilatzailean, egunkariaren web-gunea agertuko zitzaiola lehenego postuan, 14.200.000 emaitzaren artean. Baliteke beste herrialde batean ez agertzea lehenego postuan, baina gure kasuan horrela da, beraz, ikusgaitasun bikaina dauka. 

Edukia da web-gune baten mamia, eta horrek egiten du web-gune bat arrakastatsu. Berriaren kasuan eguneraketa aparta du, egunero, ia orduro, bertan berriak argitaratzen direlako. Horrela, web-gunea bizirik dagoela eta informazio jarioa duela ziurtatzen dio nabigatzaileari. Bolumen eta zorroztasuna ere egokiak ditu, tokiak behar besteko informazioa duelako eta informazioa ulerterraza izateaz gain zehatza delako. Informazioa kategoria ezberdinetan banaturik dago (gizartea, politika, kultura, kirola…)  eta eguraldia esate baterako ikusterraza eta ulergarria da. Edizioan ere lan egin dutela argi dago. Sarrera bakoitzak bere izenburua du eta edizio bakoitzak bere eguneratutako data du. Horrez gain, albiste bakoitzaren egilea ageri da, eta egunero eguneratzen dituzte edukiak. Multimediatasunari ere berezko garrantzia ematen die. Web-gunean sartu eta portadan bertan zenbait argazki, infograma edota bideo ikus daitezke. Albiste bakoitzak bere multimedia edukia du eta horrek irakurlearen arreta bereganatzen du. Eta azkenik, edukiari dagokionez, berria web-gune fidagarria dela esan dezakegu. Berria egunkariak zuzenduta dago eta horrez gain, behekaldean telefono zein fax kontaktua izateaz gain, publizitate zein harpidetzen email-ak ageri dira, hau da, kredituak agerian ditugu. 

Web-gunea oso praktikoa da, erabilgarritasun bikaina dauka. Bertan dauden betileak klik egin orduko zabaltzen dira, inolako arazo gabe. Dauden estekak nahiko ongi markatuta daude, denak letra beltzez eta tamaina handiz idatziak. Lotune ugari ere ageri dira, eta hauetako askok beste hainbat web-gune bisitatzera ahalbidetzen digute. Izan daiteke, lotura hauetariko batzuk ohikoak baino gehiago irautea zabaltzen. Bestalde, informazioa modu logiko eta estrukturatu batean dago web-gunean erantsia, horrek irakurlearen lana errazten du. Edukietara ezin daiteke harpidetu baina zure erantzun edo galderaren bat egin dezakezu behean dagoen laukian. 

Diseinuari dagokionez nahiko erakargarria da, irakurlearen bistarako eta erraz jasotzen da bertatik informazioa, zuk aurkitu nahi duzuna erraz topa dezakezu, inolako esfortsurik gabe. Diseinuak mesede egiten dion arren erabilgarritasunari, zenbait lehio eta esteka hobetu beharrak daudela uste dut. Hala eta guztiz ere, irisgarritasuna egokia da.

Hau dena esanda, benetan erabili daitekeen we-gunea da berria egunkariaren web-gunea, beti ere egunerokotasunari buruzko edo informazio bila bazabiltza.


Comentarios