Espainiako hemeroteka nazionala.
Espainiako hemeroteka nazionala
Hemeroteka hitza grekotik datorren Hemera (eguna) eta Theke (kutxa edo biltegi) sortzen dute. Hemeroteka bat leku fisiko bat da non bertan egunero publikatutako albisteak gordetzen diren. Gure kasuan, hemeroteka digital bat aztertuko ditugu, hauek azaldutakoaren berdinak dira baina digitalki, hau da, mundu birtualean argitaratutako albisteak gordetzen dituzte.
Guk liburutegi digital hispanikoaren proiektuaren barruan dagoen hemeroteka aztertuko dugu. Hemeroteka hau 2007. urtean jarri zen publikoki eskuragarri, 143 prentsa eta aldizkarien tituluekin. Urteen poderioz zifra hau handitzen joan da eta 2020an 2413 zenbatu ziren.
Urte guzti hauetan, Espainiako hemeroteka nazionalaren eginkizuna edo helburua internet bidez liburutegi nazionaleko ondasuna publikoki zabaltzea izan da. Horrez gain, aldizkariak eta prentsa ere gorde nahi izan dute, beti ere aurrekontuak laguntzen badute.
Edukia eskuratzeko bidea, urte bakoitzeko edo hamarkadetako egunkari eta aldizkari garrantzitsuenak aukeratzea izan da. Esate baterako, Francisco Franco hil zeneko egunkaria, edo estatu kolpea jo zenekoa. Horrela, herrialdearen aberastazuna, kultura eta historia batzen dituzten, inoiz ez galtzeko asmoarekin.
Urteen poderioz, hemeroteka digitala eguneratzen eta hobetzen joan dira. Adibidez bertako erregistroen kontsulta ahalbidetu zuten 2011n. Baita aplikazio berri bat atxikitu zioten hemerotekari Europako hainbat estandarrekin. Aplikazio honen bitartez, hemerotekan bertan zuk nahi duzun dokumentua bere titulu, hitz gako edo datagatik aurkitzea ahalbidetzen dizu. Horrela bertako argazkietara edo hitzetara sartu zaitezke, PDF formatuan baitaude.
Erabiltzen duten formatua PDF da, OCR erantsita. OCR karaktereen erregistrorako erraminta da. Honek digitalizaziora bideratutako prosezu baten bitartez, automatikoki hitzak, letrak, sinboloak… detektatzen ditu, horrela dokumentuak datu eran biltegiratzeko.
Hemeroteka honen bitartez, Espainiar estatuko hainbat pasarte ezagutu ahal izan dituzte bertako herritarrek, eta hori benetan aberatsa da.

Comentarios
Publicar un comentario